XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

208 Eumeo.- Onezkero, o Melanti, itzar, bela egingo dok gaualdi osoan, merezi dokanez oge bigun orretan etzuna; ta ez yak oar bage igaroko urrezko aulkidun Egunsentia, goizaren alaba, Okean uretatik jagi oi dan orduan, ik eure auntzak senargaiai gosaria gertateko ekarri oi dokazanean, ain zuzen be.

222 Odis.-. Mentor! Alde-eraz gugandik zori-gogorra, ta gomuta zaitez ainbat on egin oi eutzun lagun maiteaz; adin batekoak gara-ta.

229 Agelao.-.Mentor! Ez zaizala zuritu Odis'ek bere itzakaz, senargaien aurka jokatuz, berari lagun zakiozala-ta; nik uste dot, bada, asmoa onela amaituko dogula: aita ta semea, biak il dagiguzanean, zureak be laster egingo dau jauregian egin nai dozuzan gauzakaitik: zeure buruaz ordaindu bear dauskuzu.

242 Atene.- Gaur-gero zuk ez dozu, Odis, beiñola, bederatzi urtetan, Helena, edur-besoduna, guraso leiñargien alabea zala-ta, teukrotarren kontra eten bako burrukan jokatu zenduanean zeunkan lako bizitasunik, ez kemenik;(...).

Orduan zuk, Eumeo txarrizaiña, ixeka egiñez esan zeuntso ari:

214 Olantxe geratu zan, loki itsetik eskegita; areik, ostera, bat-batean izkillotu, ate nagusia itxi ta Odis zur ernaiarengana joan ziran.

An geratu ziran, kemenez bizi.

Lau ziran, beraz, ate-zaintzailleak eta asko ta sendoak areto barrukoak.

Laster urreratu yaken Atene, Zeus'en alaba, Mentor'en itxura ta abotsa ebalarik.

Poztu zan Odis a ikusiaz eta itzok zuzendu eutsozan:

225 Orrela itz-egin eban, Atene, gerrariak sutzen dituana ezagutu eban arren.

Euren aldetik senargeiak zirikatzen zituen aretoan; Agelao Damastor'en semeak onan iñotson:

Eta borontzeak zure gogorkeriari azkena emon dagionean, Odis'enakaz batuko doguz errian barru ta kanpo gozatzen dituzun ondasun guztiak, eta ez dogu lagako zure seme-alabak zeure jauregian bizi izaterik, ezta zure emazte aratza Itaka'ko urian zear ibilterik be.

240 Orrela mintzatu zan.

Biotzean eban erdein-asarrea aziagotu yakon Atene'ri ta itz laidotsu oneikaz lots-erazo ta gorritu eban Odis: